Enlace del artículo en castellano
Ziur aski ikusiko zenuten aste honetan, gaztetxo batek “en Catalunya si hablas castellano, no te atienden” zioen bideo bat. Horixe bita zuen gazte batek Televisión Españolako saio batean.
Octuvre aldizkarian saioa osorik ikusi dugu, eta gure ustez sinestezina da halako eskandalua gertatzea demokratikotzat jotzen den telebista publiko batean.
PPko Nuevas Generacioneseko gaztearen 41 segundoak ikusita, barre egin edo erabat sutu zaitezke. Baina saioaren lehenengo 55 minutuetan entzundakoak, aldiz, goi-karguren baten azalpenak behar ditu.
Saioa osorik ikusi dugu, bost aldiz. Kronometroa eskuan. Saioan esandako 8.729 hitzak transkribatu ditugu, eta gau hartan platoan zeudenekin hitz egin dugu.
Horretan ari ginela, Inés Arrimadasek txio batean salatu zuen “Anna Grau separatismoaren aldetik jasaten ari den jazarpen-kanpaina”. Ondoren datorrena da, ordea, benetako “jazarpen-kanpaina”, Estatuko telebista publiko nagusian bertan prestatutakoa.
Badakigu zaila dela txosten hau saioa zuzenean ikusten ari zen jende guztiarengana iristea. Baina ezinbestekoa iruditzen zaigu halako eskandalua idatziz jasotzea, arduradunek azalpenak ematera bultzatzeko. Hortaz, txostena argitaratzeaz gain, octuvre aldizkariak kopia bana igorri die ERC, CUP, JxC, En Comú, Bildu, EAJ, Compromís, Nueva Canarias eta Teruel Existe taldeei. Kopiarekin batera, galdera-sorta bat erantsi da, aztertu dugun saioaren arduradunek erabilitako kazetaritza-irizpideei buruzkoa. Hala, kasua RTVE Korporazioaren Parlamentu Kontrolerako Batzorde Mistora igor daiteke.
Hartu minutu batzuk eta irakurri eraso mediatikoa ezagutzeko. Ondo baderitzozu, zabaldu zure ingurukoen artean. Guztion artean kenduko diogu maskara Estatu honi.
Metodologia.
Saioak, guztira, 1 ordu eta 51 minutu iraun zituen, hainbat zatitan banatuta. Txosten honetan lehenengo zatia baino ez dugu aztertuko, hezkuntza-alorreko hizkuntzari buruzkoa; 55 minutuko tartea da hori.
Txosten honen helburua ez da parte-hartzaileen edukiak eta iritziak aztertzea, txosten honek argitu nahi duena da ea iritzi guztiak berdintasunean adierazi ziren saioaren egituraren baitan.
Honako parametro hauen arabera egin dugu azterketa:
a) Parte-hartzaileek hitza hartzeko izan zuten denbora.
b) Parte-hatzaileak non zeuden kokatuta.
c) Saioa gidatzeko aurkezlearen gaitasuna.
d) Parte-hartzaileen jarrera eztabaidan zehar.
· Parte-hartzaileek hitza hartzeko zuten denbora nola banatu zen aztertzeko, iritzia emateko gonbidatu zituzten bederatzi pertsonen hitzartzeak hartu dira kontuan.
· Parte-hartzaileek beren iritziak eman zituzten, ñabardurak gora behera. Aurka edo alde zeuden sailkatzeko, bi ardatz hartu ditugu oinarri: hezkuntza-lege berria eta berezko hizkuntza duten lurraldeetako hizkuntza-murgiltzea.
Saioaren 55:47 minutuak oso-osorik transkribatu dira, minutuz minutu sailkatuta.
Hitzartzeen denborari dagokion portzentajea iritzi guztien guztizko denboraren arabera kalkulatu da, honako hauek hitza hartu dutenean izan ezik: aurkezleak, gonbidatutako aktoreak (ez du eztabaidan zuzenean parte hartu) eta maldita.es atariko kazetariak, azken horrek ohar teknikoak aipatzen ditu eta.
Gonbidatuak
Joko-zelaia, desorekatuta.
Eztabaidaren “joko-zelaia” aztertuta, saioaren lehen hitza entzun gabe ere hainbat dira kezkatzen gaituzten alderdiak: parte-hartzaileak hiru kokaleku ezberdinetan daude banatuta:
a) Platoaren erdigunea: gune horretako pertsonek nahi dutenean har dezakete hitza saioan, mikrofonoak piztuta dituztelako une oro.
b) Platoko harmailak: aurkezleak hala adierazitakoan baino ezingo da gune honetatik hitz egin.
c) Telematikoki: harmailan gertatu moduan, aurkezleak adierazitakoan baino ezingo dute hitza hartu. Parte hartu ezean, mikrofonoa itzalita dute.
Ikus dezagun, bada, nola banatu ziren parte-hartzaileak:
Hona arte ikusitakoaren arabera:
· Hizkuntza-murgiltzeari dagokionez, 4 gonbidatu alde daude, eta 5 aurka.
Badirudi orekatuta dagoela saioa, baina kokapenari dagokionez, oreka hori aldatu egingo da:
· Platoaren erdigunean, hitza hartzeko gune pribilegiatuan, pertsona bakarra dago murgiltzearen alde. Gainerako guztiak aurka daude.
Ikus dezagun jarraian nola baldintzatu duen eztabaida TVEk prestatutako joko-zelaiak.
Ekin eztabaidari!
Saioaren lehenengo minutuetan, TVEko Hit gazteentzako seriearen protagonistari, Daniel Grao aktoreari, egindako elkarrizketa eskaini da.
3:55 minutuan, Mamen Asensio aurkezleak gaueko eztabaidaren gaiak aurkezten ditu. Lehenengo zatia azaltzeko, honako hau jorratuko dutela dio: “la problemàtica que plantea la nueva ley de educación”, honako galdera honi erantzunez: “¿en qué idioma vamos a estudiar?”.
Sarreraren ostean, 5:28 minutuan, aurkezleak bideo bati emango dio bide, “la problemática que plantea la nueva ley de educación” dioena. Bideoan pasa den igandean antolatutako manifestazioan jasotako iritziak baino ez dira agertuko, Vox, PP eta Ciudadanosek babestutako manifestazioan jasotakoak, hain zuzen ere. Iritzi guztiak daude lege berriaren aurka, eta hizkuntzaren kontuari buruzko adierazpenak ere jasoko ditu:
Ez gara ondo hasi. Eskuin eta eskuin-muturraren manifestazioaren 45 segundoko irudien ondotik, aurkezleak iragarriko du: “Uno de los puntos más polémicos [de la nueva ley de educación] es el del idioma” dio, eta berau arautzen duen artikulua irakurriko du. Beranduago, saioaren 8:58 minutuan emango dio hitza parte-hartzaileetako lehenengoari. Isabel San Sebastian hasiko da.
Isabel San Sebastianek, lege berriaren eta hizkuntza-murgiltzearen aurka, etenik gabe hitz egingo du 96 segundoz.
Ondoren, aurkezleak maldita.es atariko kazetaria aurkeztuko du:
Aurkezlea: “Esta noche hay un equipo chequeando lo que se diga para saber si es verdad o mentira”.
Primeran.
Hurrengo hitzartzea Marcelo Soto irakaslearena izango da, hau ere hizkuntza-murgiltzearen aldeko politiken aurkakoa, eta 49 segundo hitz egingo ditu, etenik gabe.
Hurrengo iritzia, berriz ere Isabel San Sebastianena, 40 segundoz, etenik gabe.
Jarraian hartuko du hitza Anna Grauk. 117 segundo hartuko ditu hizkuntza-murgiltze sistemaren aurka egiteko, etenik gabe hau ere.
Ezin esan saioa orekatuta hasi denik. Baina une horretan aurkeztuko du aurkezleak hizkuntza-murgiltzearen aldeko lehenengo ahotsa: Miquel Ramos kazetari valentziarra. Miqueli hitza eman nahi dion unean, ordea, Anna Grauk etengo du aurkezpena xx segundoz. Eten horretara gehituko da hasierako aktorea, eta hartutako 100 segundotan honako kritika luzatuko dio TV3 kateari:
“En mis primeros trabajos en TV3, tenía una lingüista… Me vine a Madrid a trabajar entre otras cosas por eso. Al final, el acento no estaba puesto en lo interpretativo, sino en cómo decía las letras, el catalán ortodoxo… Una ficción imita la realidad, mi realidad es que hablamos y nos entendemos perfectamente. Ves el manejo político del idioma, de lo cultural”
Une paregabea litzateke hori maldita.es atariko kazetariek adieraz zezaten RTVEk gauza bera egiten duela. Izan ere, RTVEren “Estilo liburuak” honako hau dio:
“La Corporación RTVE establece de este modo algunos criterios de corrección lingüística con el fin de promover tanto la pureza como la riqueza del idioma (…) La ficción producida para los medios de RTVE debe responder a la promoción del buen uso del lenguaje”.
TV3k katalanarekin egiten duenean, “manejo político del idioma” da. RTVEk gaztelaniarekin egiten duenean, aldiz, “riqueza del idioma”.
Hori guztia gertatu bitartean, Miquel hitza hartzeko zain dago. Baina gehiago itxaron beharko du, Grau eta aktorearen etenaldietara gehituko baitira Isaben San Sebastian (59 segundo gehiago hartuko ditu), Marcelo Soto irakaslea (16 segundo gehiago) eta, berriz ere, Anna Grau (30 segundo gehiago).
Saioaren 21:46 minutuan gaude (hizkuntzei buruzko zatiaren % 42 pasa da) eta aurkezleak hala dio:
Aurkezlea: “Vemos lo encendido que es el asunto, y las diferentes posiciones que hay aquí”.
Ziur ikusi ditugula “las diferentes posiciones que hay aquí”? Minutua eta emaitza aztertuta, aurkezlea gezurretan ari da:
San Sebastián, Grau, Miquel Ramos eta gabonetako jertsea daraman gaztea
Azkenik, 22:10 minutuan, aurkezleak Miquel Ramosi emango dio hitza:
Aurkezlea: “En caso de Miquel Ramos, no ha tenido ningún problema. Defiende su lengua materna, el valenciano, pero también el castellano”.
Miquel hasiko da hizketan, baina 35 segundo baino ez daramatzanean, Isabel San Sebastian hura mozten saiatuko da. Jarraituko du Miquelek, baina 12 segundo beranduago, Anna Grauk etengo dio. Miquel jarraitzen saiatuko da baina Grau eta San Sebastian berriz ere saiatuko dira eteten.
Une horretan, Miquelek 60 segundo daramatza hizketan, eta hura mozteko 4 saiakera jasan ditu. Eta kexatu egingo da:
Miquel: “¿Puedo terminar de hablar?“
Horren ondotik, 19 segundo gehiago hitz egingo ditu, bosgarren etenaldia iritsi arte, oraingoan Anna Graurena. Bi segundo geroago, seigarren etena. Nabari da Miquel halako eztabaidetan ibilia dela, kazetari gisa aritu baita telebistako hainbat eztabaidetan. Baina, berarentzat ere, hitza hartzeko baldintzak oso zailak dira. 29 segundo gehiago hitz egin ahalko ditu, Anna Grauk zazpigarren aldiz eteten duen arte. Miquelek lau hitz gehiago botako ditu (“Segundo: no hablamos valenciano”) baina Grauk berriz ere etengo du. Une horretan batuko da Isabel eztabaidara.
[Oharra: bitarte horretan, Miquelen atzean gabonetako jertsea daraman mutil bat ikus daiteke, harmailetan eserita, ondoren ezagutuko duguna. Keinuka ariko da San Sebastian eta Grauren sabotajeaz kexu. Gogora dezagun harmaileko pertsonek ez dutela mikrofonorik.]
Miquelek 18 segundo gehiago hitz egingo ditu, aurkezleak mozten dion arte:
Aurkezlea: “
San Sebastián, Grau, Miquel Ramos eta gabonetako jertsea daraman gaztea
Azkenik, 22:10 minutuan, aurkezleak Miquel Ramosi emango dio hitza:
Aurkezlea: “En caso de Miquel Ramos, no ha tenido ningún problema. Defiende su lengua materna, el valenciano, pero también el castellano”.
Miquel hasiko da hizketan, baina 35 segundo baino ez daramatzanean, Isabel San Sebastian hura mozten saiatuko da. Jarraituko du Miquelek, baina 12 segundo beranduago, Anna Grauk etengo dio. Miquel jarraitzen saiatuko da baina Grau eta San Sebastian berriz ere saiatuko dira eteten.
Une horretan, Miquelek 60 segundo daramatza hizketan, eta hura mozteko 4 saiakera jasan ditu. Eta kexatu egingo da:
Miquel: “¿Puedo terminar de hablar?
Horren ondotik, 19 segundo gehiago hitz egingo ditu, bosgarren etenaldia iritsi arte, oraingoan Anna Graurena. Bi segundo geroago, seigarren etena. Nabari da Miquel halako eztabaidetan ibilia dela, kazetari gisa aritu baita telebistako hainbat eztabaidetan. Baina, berarentzat ere, hitza hartzeko baldintzak oso zailak dira. 29 segundo gehiago hitz egin ahalko ditu, Anna Grauk zazpigarren aldiz eteten duen arte. Miquelek lau hitz gehiago botako ditu (“Segundo: no hablamos valenciano”) baina Grauk berriz ere etengo du. Une horretan batuko da Isabel eztabaidara.
[Oharra: bitarte horretan, Miquelen atzean gabonetako jertsea daraman mutil bat ikus daiteke, harmailetan eserita, ondoren ezagutuko duguna. Keinuka ariko da San Sebastian eta Grauren sabotajeaz kexu. Gogora dezagun harmaileko pertsonek ez dutela mikrofonorik.]
Miquelek 18 segundo gehiago hitz egingo ditu, aurkezleak mozten dion arte:
Aurkezlea: “Sois tres periodistas los que acabáis de hablar. Tengo que introducir a la comunidad educativa”.
Jarraitu aurretik, ordea, gertatu dena aztertuko dugu.
Aurkezleak dio hitz egin dutela gonbidatutako hiru kazetariek: Isabel San Sebastian, Anna Grau eta Miquel Ramosek. Egia. Baina:
> Hiru kazetarietatik, hizkuntza-murgiltzearen aurka daude bi: San Sebatian eta Grau. Bakarra dugu alde: Miquel Ramos.
>San Sebastian eta Grauk 5,08 minutu hitz egin dituzte hizkuntza-murgiltzearen aurka. Miquel Ramosek 2 minutu baino ez.
>San Sebastian eta Grauk 5,08 minutu hitz egin dituzte etenik gabe. Aldiz, Miquel Ramosek, 2 minutu horietan zehar, guztira 9 eten jasan ditu, San Sebastian eta Graurenak. Batez beste, eten bana 13 segundoro. Etenik gabeko tarte luzeena 35 segundokoa izan da. Beste bi kazetariek, berriz esango dugu, etenik gabe hitz egin dituzte 5,08 minutu. Orain, markagailua:
Badirudi aurkezleak (eta maldita.es atariko kazetariek) ez dutela hori guztia ikusi. Inork ez du ezer egin San Sebastian eta Grau Miquel Ramosen hitzartzean geldiarazteko. Kexu agertu den bakarra gabonetako jertsea daraman mutila da… baina ez du mikrofonorik.
Hezkuntza-komunitatea, gutxietsita.
24:37 minutuan, “hezkuntza-komunitatearen” txanda da:
Aurkezlea: “Tengo que introducir a la comunidad educativa… Raquel es orientadora”…
Baina, Miquel Ramosen aurkezpenean gertatu bezala, Raquel aurkeztean moztu egingo dute eta San Sebastianek eraso egingo du:
San Sebastian: “Pero permíteme… nadie ataca al valenciano”
San Sebastianek amaitzea itxarongo du aurkezleak, jarraitzeko:
Aurkezlea: “Raquel, esto en las aulas, ¿en qué se traduce?”
Erantzuten hasiko da Raquel, baina 28 segundo baino ez ditu hitz egingo. Grauk, berriz ere, eten egingo du. Raquel jarraitzen saiatuko da eta 22 segundoz lortuko du, Grauk berriz eteten duen arte. Bigarren hau ikaragarria izango da, Raquel Barriosi hitza kendu eta Grauk erabiliko baititu hurrengo 18 segundoak.
Raquelek 50 segundo baino ez ditu izan. Grauk 18 segundo daramatzanean, aurkezleak hartuko du hitza. Ikus-entzuleak esango du: bada garaia ordena pixka bat ipintzeko. Baina gertatuko dena sinestezina da:
Aurkezlea: “Anna, acaba Raquel e Isabel quiere réplica”.
Azter dezagun hori. Hain zuzen ere, aurkezleak Grau moztuko du, baina erantsiko du: “acaba Raquel e Isabel quiere réplica”.
Nola? Raquelek, “hezkuntza-komunitatea” ordezkatzeko hautatutakoak, 50 segundo baino ez ditu hitz egin, bi aldiz eten dute tarte horretan, eta aurkezleak dio “acaba Raquel”?
Zer dela eta amaitu behar du Raquelek, hitza San Sebastianek hartzeko? Zein da aurkezlearen irizpidea, Isabel eta Annak 5 minutuz etenik gabe hitz egiten utzi eta, oraingoan, 50 segundo baino ez daramatzanean, “Raquel acaba” esateko? Are gehiago: Raquelek amaitu behar du Isabelek erantzun nahi diolako? Nahiko larria da… baina okerrera egingo du. Raquel, aurkezlearen aginduari jarraiki, amaitzen saiatuko da. Eta hau da gertatutakoa:
Raquel: En la Comunidad de Madrid se sienten perjudicados los alumnos porque se les ha enseñado el programa bilingüe desde los colegios de infantil… (9 segundo)
San Sebastianek moztuko du: Que no, que no. O me he explicado muy mal o tú no me has entendido.
Raquel: …en la Comunidad de Madrid podríamos decir que el castellano está en peligro porque…
San Sebastianek berriz: Pero que no…
Raquel: …porque mis hijos, para decirme las lecciones de geografía e historia me lo dicen todo en inglés, ¿en mi casa está en peligro el castellano? (15 segundos)
San Sebastian eta Grau sartuko dira berriz eta izugarria da ondoren gertatutakoa: Isabel San Sebastianek Anna Grauri bere hitzak moztu izana leporatuko dio!
Laburbilduz: Raquelek 74 segundo hitz egin ditu, eta Isabel eta Grauk sei aldiz eten dute. Batez beste, eten bana 10 segundoro. Zatirik luzeena 28 segundokoa izan da. Hona hemen RTVEren arduradunek erantzun beharreko hainbat galdera:
· Zein da Espainiako telebista publikoaren irizpidea, “hezkuntza-komunitatearen” ordezkariari hitzartzea “amaitu dezan” esateko, 50 segundo daramatzanean?
· Zein da Espainiako telebista publikoaren irizpidea, Isabel San Sebastianek hezkuntza-komunitateak baino 2,13 aldiz gehiago hitz egin dezan?
OHARRA: Gogora dezagun Miquel harmailetan dagoela eta ezin duela egoera orekatu. Isabel eta Annak une oro Raquel mozteko ahaleginak egiten dituztenean, Miquelek ezin du ezer egin, mikrofonoa itzalita duelako. Eta hona hausnarketa: ziur aski, Miquel platoaren erdigunean ez egotea erabaki duenak, badaki zergatik egin duen. Raquel ez bezala, Miquel ibilia da halako eztabaidetan, eta Isabel eta Annari aurre egiteko gaitasuna izango luke… Nabari da Raquelek ez duela besteak eteteko arte hori ezagutzen… eta horregatik hitz egin ditu 59 segundo. Eta 10 aldiz eten dute. Lortu dute Isabel eta Annak nahi zutena: ez diote hitz egiten utzi.
Segi dezagun: 74 segundoren buruan, Raquel eten ondoren, aurkezleak 111 segundo utziko ditu San Sebastian eta Grauk hitz egin dezaten.
29 minutuan, aurkezleak hurrengo gonbidatua aurkeztuko du: Josebe Iturrioz. Euskal Herrian dagoenez telematikoki parte hartuko du. Beste behin ere, aurkezpenak dagokion etena izango du.
Aurkezlea: “Josebe Iturrioz. No sé si ustedes la conocen, es profesora de filosofía, feminista y experta en igualdad”.
Isabel San Sebastianen hainbat hitzen ondotik, Josebe Iturrioz hitz egiten hasiko da, 29:54 minutuan. Josebek hizkuntza-murgiltzearen alde entzundako hitzartzeetan luzeena egingo du: 78 segundo inork eten gabe! Baina 78. segundoan moztuko du lehenengo aldiz Isabelek. Hona “elkarrizketa”:
San Sebastián: Se aprende en euskera, no euskera.
Iturrioz: Se aprende en euskera, y a no llamarlo vascuence.
San Sebastián: ¿Por qué no puede llamarse vascuence? El castellano también es un idioma del País Vasco. También es el idioma del País Vasco.
Iturrioz: No, yo lo tengo…
San Sebastián: ¡Sí, sí, sí! ¡Igual de idioma del País Vasco que el euskera!
Aurkezleak ohartaraziko du telematikoki parte hartzen ari den pertsonak zailtasun handiagoa duela hitzartzea eteten bazaio:
Aurkezlea: “Si interrumpimos todo el tiempo no la vamos a poder captar”.
Horren ondotik, Josebe Iturriozek 38 segundo gehiago hitz egingo ditu, Anna Grauk mozten duen arte. Josebe jarraitzen saiatuko da eta 28 segundo gehiago hitz egingo ditu. Guztira, 114 segundo, eta 3 aldiz baino ez dute moztu! Baina San Sebastián eta Grauk txantxa amaitu dela erabaki dute.
32:49 minutuan gaude eta Josebek hitza hartzen duen zatiak 2:41 minutu iraungo ditu oraindik. Baina 2:41 minutu horiek erabat lotsagarriak dira telebista demokratiko batean. 2:41 minutu horietan zehar, 24 aldiz moztuko dute Iturrioz, gehien bat Anna Grauk moztuta.
Egin klik hemen jarrera onartezinaren transkripzioa irakurtzeko.
Grauren estrategia ona da. Kazetariak esperientzia handia du hedabideetan, badaki telematikoki konektatzen denak soinua zertxobait beranduago jasotzen duela eta, hortaz, galdera-zaparradak ezinezko egiten duela beste aldean denak elkarrizketa jarraitzea. Josebek aurrez aurreko telebista-eztabaidetan esperientzia badu ere, ezer gutxi egin dezake urrunetik.
35:30 minutuan, Grauren etenak eten, Josebe hitz egiten saiatzen ari dela, entzun daiteke nola San Sebastianek esaten duen:
San Sebastian: “Nos estamos enzarzando”…
Hamar segundo geroago, agindua jasoko balu bezala, aurkezleak dio:
Aurkezlea: Hay un momento aquí, que me vais a permitir, de colapso… Porque ya hemos defendido estas dos ideas… Creo que no nos lleva a nada… Enzarzarnos aquí…
Argi dago zein den mekanismoa: etetea, hitz egiten ez uztea, kaosa sortzea, aurkariari hitz egiten ez uzteko.
Aurkezleak Iturriozi hitza kendu, eta Isabelek eskatuko du:
San Sebastian: ¿Puedo decir una cosa en mi defensa?
Isabelek 34 segundo gehiago izango ditu. Inork eten gabe. Eta nola doa markagailua?
36:28 minutuan, Rubenen txanda da, PPko Nuevas Generacioneseko gaztearena. Harmailetan dago eta hezkuntza-lege berriaren eta hizkuntza-murgiltzearen aurka agertuko da. Aurkezleak, gaztea aurkezteko, 14 segundo hartuko ditu. Oraingoan ez du inork etengo, Miquel, Raquel eta Joseberen kasuetan gertatu ez bezala.
Eta ez duzue sinetsiko: Rubenek 68 segundo hitz egingo ditu, etenik gabe. Ezin du inork eten: harmaileko gainerakoek ez dute mikrofonorik, Joseberi mikrofonoa itzali diote eta Raquel, platoaren erdigunean, edukazio onekoa izanda, ez ditu gainontzekoak mozten.
Lehenengo aldiz, erdigunean ez dagoen pertsona batek, etenik gabe hitz egiteko aukera du. Ruben da, Isabel eta Grauren tesi berberak defendatzen dituen gaztea.
Bide batez: gogoratzen duzue gabonetako jertsea daraman mutila, Miquel eteten zutenean kexuka agertzen zena? Ingeleseko irakaslea da, Jon du izena eta orain hartuko du hitza. Orekatuko al da markagailua? Etenik gabe hitz egingo al du Rubenek? Ikus dezagun.
Jon hizkuntzak babesteko politiken aldekoa da eta eztabaidaren 38:07 minutuan hasiko da hizketan. Baina Jonek ez du zorterik eta aurkezleak berak etengo du 25 segundoren buruan.
Aurkezlea: “Ya, pero Rubén acaba de explicar que sí que considera que el marco que deja esta nueva ley es, en segundo lugar, el castellano… ¿Y tú?”
Beste era batera esanda: aurkezleak, irakaslea eteteaz gain, Jonen diskurtsoa Rubenek esandakoak baldintzatuta aurkeztu nahi du, azken horrek 68 segundotan bota duenak baldintzatuta. Horren aurrean, Jonek, bere argumentuak azaldu ordez, bere denbora mugatuta ikusiko du, eta honakoa adieraziko du:
Jon: “Yo hace unas pocas horas he estado explicando, en inglés, sin que hubiera ningún problema, a unos cuantos niños de diez años, que es de mala educación interrumpir… Lo cual hay gente aquí que debería tener un poco en cuenta, creo yo… Es, más que nada, porque da un poco de vergüenza.. Miro a mis alumnos y digo: para qué os enseño esto…”
Horren ondotik, eta gau osoan entzun den hitzartze zentzudunena dela ikusita, Jonek bere diskurtsoari ekingo dio berriz… baina 26 segundoren buruan aurkezleak moztuko du berriz:
Aurkezlea: “¿Pero a dónde vamos?”
Jon berriz saiatuko da bere ideiak garatzen, eta 20 segundo beranduago aurkezleak hirugarren aldiz etengo du. Hitzartzea 26 segundo geroago amaituko da.
Jonek 112 segundo hitz egin ditu, horietatik 15 inork ez eteteko erabili ditu. Gainerako 87 segundoetan zehar 3 aldiz eten dute, aldi bana 30 segundoro, oraingoan aurkezleak etenda. Jonek ez du Rubenen zorte bera izan. Ikus dezagun markagailua.
“Eztabaidaren” puntu honetan, platoaren erdigunera pasako da arreta, bertan daude une oro parte har dezaketenak. Hurrengo 8 minutuetan, 263 segundotan zehar entzungo dira hizkuntza-murgiltzearen aurkako iritziak, eta orain arte hitza hartu ez duen parte-hartzaile berri bat gehituko da: Pedro José Caballero, Confederación Católica Nacional de Padres de Familia y Padres de Alumnos elkarteko presidentea. Gogora dezagun elkarte horrek salatu zuela TV3 kateko “InfoK” haur-saioa Audientzia Nazionalean. Raquelek, erdigunean hizkuntza-murgiltzea defendatzen duen bakarrak, 60 segundo baino ez ditu hitz egingo. Tarte horretan, hiru aldiz etengo dute. 20 segundoro. Zati horretan Isabelek 65 segundo hitz egingo ditu. Etenik gabe. Markagailua, orain:
Saioaren amaierara heltzen ari gara. Aurkezleak hitza pasako du harmailetara.
Miquel Ramosek 28 segundo hitz egingo ditu, guztira, eta Isabel San Sebastianek behin etengo du, eta Anna Grauk bitan. Eten bat 9 segundoro.
Jonen txanda da orain, gabonetako jertsea daraman gaztearena. Jonek 57 segundo egingo ditu hizketan, horietatik 5 Isabeli eskatzeko, beste behin ere, ez dezan bere hitzartzea eten.
Harmaileko bigarren itzulia amaitzeko, Rubenen txanda izango da, 39 segundo hitz egingo ditu. Etenik gabe.
Ondoren, Josebe Iturriozen txanda. Berriz ere, hizkuntza-murgiltzearen alde entzundako iritzietatik luzeena izango da, 128 segundo, etenik gabe. Aurkezleak hitza Isabeli emango dio berriz zatia ixteko eta, 28 segundoko tartearen ondoren, iragarriko du:
Aurkezlea: “Tenemos que cambiar de bloque”.
Behin betiko markagailua:
Datu hauek ikusita, bi gauza argi daude:
Lehenengoa, hizkuntza-murgiltzearen aurka daudenek tarte luzeagoa izan dute, murgiltzearen alde daudenek baino. Azken datu hori onartezina da. Baina baita tartekoak ere: saioa hasi eta ordu erdira, murgiltzearen aurkako iritziek saioaren % 76 hartu dute, eta aldekoek % 24.
Bigarrena, eta garrantzitsuena: denbora-tarte horien kalitatea. Adibide bat jartzeko: gure kalkuluen arabera, Miquel Ramosek 2,1 minutu hartu zituen murgiltzearen alde egiteko. Baina balio bera al dute 2,1 minutu horiek, 9 aldiz eten baldin badute? Eten bana 9 segundoro? Ez. Onargarria al da Josebe Iturriozen 2, 41 minutuetan 24 aldiz etetea? Ez.
Saioak posizio pribilegiatuan kokatuta, Grau eta San Sebastianek gainerako parte-hartzaileen iritziak etengabeko boikot bihurtu dituzte. Biek hitza hartu dutenean, aldiz, saioak babestu egin ditu.
San Sebastián eta Grauren jarrera deitoragarria da.
Televisión Españolak halako jarrerak ahalbidetu eta babestea ez da onargarria demokrazia batean.
Hausnarketak eta ekintzak.
Hasieran aipatu moduan, txosten honen helburua ez da eztabaidan sakontzea, ezta parte-hartzaileen ideia eta iritziak aztertzea ere. Asmoa du argitzea ea posible den telebista publikoan hizkuntza-politiken moduko gai garrantzitsuen inguruan eztabaidatzea. Iritziak eztabaidatu, argumentatu eta kontraargumentatu daitezke. Baina saioan ikusitakoak ez du zerikusirik argumentu edo iritziekin, eztabaida gutxietsi eta konfrontazioa sustatzen duen telebista antidemokratiko batekin baizik, ez baitu iritziak askatasunez ematen uzten.
Eztabaida bukatu eta ordu batzutara, eta Arrimadasek Anna Grau “eraso separatisten” aurrean defendatzen zuen txio bati erantzunez, Josebe Iturriozek zera idatzi zuen Twitterren:
“Sufrí a Anna Grau en este programa. Es violento atacar las lenguas minoritarias, es violento decir que se odia el castellano. En definitiva es violento generar violencia y más cuando se habla de educación”.
Indarkeria hori RTVEk babestu eta sustatu du, eta ezin da anekdota soil bat denik esan. Azalpenak eman behar dira.
Hori dela eta, octuvre aldizkariak txosten honen kopia bana igorri die ERC, CUP, JxC, En Comú, Bildu, EAJ, Nueva Canarias eta Teruel Existe taldeei. Kopiarekin batera, galdera-sorta bat erantsi da, aztertu dugun saioaren arduradunek erabilitako kazetaritza-irizpideei buruzkoa. (Ikus hemen galderak).
Herritarren ordezkari diren aldetik, alderdi horiek RTVE Korporazioaren eta haren Sozietateen Parlamentu Kontrolerako Batzorde Mistoan parte har dezakete, hala TVE fiskalizatzeko. Txosten honek deskribatutako gertakari larrien inguruan azalpenak emateko gai behar du izan batzorde horrek.
Ezin da onartu, Kongresuak hemizikloan galegoa, euskara eta katalana erabiltzea debekatzea eta, gainera, hizkuntza horien defentsan pluraltasuna urratzen duen telebista publikoa babestea.
Era berean, azaldu berri ditugun gertakarien ondotik erasotua sentitu den orori, dei egin nahi diogu azalpenak eska diezazkion Ikuslearen Defendatzaileari. Egin klik hemen eta eskutitz-eredu bat aurkituko duzue, posta elektronikoz bidaltzeko. RTVEren Ikuslearen Defendatzailearen Estatutuen arabera, honako hau ezartzen da:
“Tienen derecho a una comunicación directa” “para que éstos puedan formular reclamaciones, quejas y sugerencias, así como recibir respuestas adecuadas a sus planteamientos, en todo aquello que afecta a sus derechos, concebidos desde una perspectiva amplia y no sólo legal”.
Estatutu beraren arabera, gainera, honako betebehar hauek ditu organo horrek harengana zuzendutako herritarrei dagokienez:
Responder a los espectadores, oyentes o usuarios de los medios interactivos en un plazo máximo de 30 días aportando las explicaciones recibidas y, en su caso, con la calificación que a su juicio merezcan.
Octuvrek komunikabide handiek audientzien azpian gorde nahi dituzten gai eta ikuspuntuak argitara emateko lan egiten du. Isiltasuna haustea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Batzuetan, kasu honetan bezala, ez da nahikoa publikoki salatzea. Ardurak eskatu behar dira, gaizki jokatzearen arduradun direnei azalpenak eskatu behar zaizkie. Bada urtebete proiektuaren sorreran “Gezurretan aritzeak ondorioak izan behar ditu” esan genuela. TVEk pasa den astelehenean egindakoa ezin da ondoriorik gabe gelditu. Pasa ezazu.